4701 emaitza *:* bilaketarentzat [2491 - 2500]
Hondarribiaren eta Pasai Donibaneren arteko mendia (Gipuzkoa). Ikusi Jaizkibel.
Santiago (es), Jacques (fr)
Jakue izenaren aldaera Iparraldean. Ikus Jakue.
Jacinta (es), Hyacinthe (fr)
Ikus Hiazinta.
Jacob (es), Jacob (fr), Jacques (fr), Jacob (en)
Jatorria hebreeran duen izen hau maiz aurkitzen dugu Itun Zaharrean, Jakob-en leinua oinarrizkoa baita juduentzat. Honela deitzen ziren Isaaken semea eta San Joseren aita, esaterako. Bi apostoluk ere izan zuten izen hau, zein itzulpenak direla medio aldatu egin baitzen. Euskaraz Jakue bilakatu zen, gaztelaniaz Santiago eta frantsesez Jacques. Ikus Jakue.
Jacoba (es), Jacqueline (fr)
Jatorria hebreeran duen izen hau maiz aurkitzen dugu Itun Zaharrean, Jakob-en leinua oinarrizkoa baita juduentzat. Honela deitzen ziren Isaaken semea eta San Joseren aita, esaterako. Bi apostoluk ere izen hau izan zuten. Santa Jakoba Asisko San Frantziskoren jarraitzailea izan zen. Jaieguna otsailaren zortzian da. Aldaera: Jagobe (Deun-ixendegi euzkotarra).
Santiago (es), Jacques (fr)
Jakob izenaren aldaera Iparraldean. Ikus Jakue.
Santiago (es), Jaime (es), Jacques (fr), James (en)
Jakob-en aldaera da. Anitz erabili da Euskal Herri osoan, baina tamalez garai batetik aurrera Hegoaldean gaztelaniazko Santiago nagusitu zen, eta euskarazkoa zokoraturik gelditu. Jakue izeneko bi apostolu izan ziren, baina ezagunena Done Jakue Nagusia da, kondairak dioenez Compostelan ehortzirik dagoena. Santuaren eguna uztailaren 25ean da. Aldaerak: Jakes, Jakob, Jakobe, Jaime eta Jagoba (Deun-ixendegi euzkotarra).
Jan (es), Juan (es), Jan (fr), Jean (fr), Jan (en), John (en)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.