4701 emaitza *:* bilaketarentzat [2521 - 2530]
Jehová (es), Jéhovah (fr), Jehovah (en)
Erdi Aroko izena. Abadiñoko Done Bikendi elizako hilarri batean 'ego ieino' ageri da.
Joaquín (es), Jeconías (es), Joachin (fr), Jéchonias (fr), Jeconiah (en)
Jenara (es), Janvière (fr), Januaria (fr), Januaria (en)
Latineko Ianuarius 'urtarrila'-tik Gennaro izena sortu zen italieran, eta gero hizkuntza honetatik munduan barna zabaldu. Benevento (Italia) hiriko apezpiku izan zen San Jenaroren erlikiak Napolesen atxikitzen dituzte, bertako patroia baita. Santua hil zuten egunaren urteurrenean haren odola urtu egiten da, gorderik dagoen ontzian. Santuaren eguna martxoaren 2an da. Aldaerak: Genare (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Kenare .
Jenaro (es), Janvier (fr), Januarius (en)
Latineko Ianuarius 'urtarrila'-tik Gennaro izena sortu zen italieran, eta gero honetatik munduan barna zabaldu. Benevento (Italia) hiriko apezpiku izan zen San Jenaroren erlikiak Napolesen atxikitzen dituzte, bertako patroia baita. Santua hil zuten egunaren urteurrenean haren odola urtu egiten da, gorderik dagoen ontzian. Santuaren eguna irailaren 19an da. Aldaera: Genar (Deun-ixendegi euzkotarra).
Jatorri zelta duen latineko Genovefa izenetik dator, frantsesezko Geneviève bitarteko dela, Jenobeba santua Parisen bizi izan baitzen, V. mendean. Santuaren eguna urtarrilaren 3an da. Aldaera: Jenofa.
Ikus Jenobeba.
Jeremías (es), Jérémie (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Jeremias.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.