4701 emaitza *:* bilaketarentzat [2571 - 2580]
José (es), Joseph (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Josef.
Josefa (es), Josèphine (fr)
Gaztelaniazko Josefaren baliokidetako Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen den izena. Aldaera: Josepa. Ikus Josef gizon izenen zerrendan.
Sabino Aranak Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean urratutako bidetik sortua da, eta ezin ukatu arrakasta handia izan duela.
José (es), Joseph (fr), Joseph (en)
Hebreerako Yoseph gizon izenetik dator. San Jose Mariaren senarra izan zen, baina harenganako eraspen edo debozioa XIV-XV. mendeetan baizik ez zen hasi, eta 1870 arte ez zuten Elizaren patroi izendatu. Santuaren eguna martxoaren 19an da. Aldaerak: Joseba (Deun-ixendegi euzkotarra) arrakastatsua eta Josepe.
Josefa (es), Josèphe (fr), Joséphine (fr), Josephine (en)
Josefa (es), Josèphine (fr)
Ohiko izena Euskal Herrian. Lesakan (Nafarroa), esaterako, ezkontzeko dauden neskei honela kantatzen zaie: 'Josepa andrea eramain duenak / diruak behar lituzke / Diruak ere baditugu eta / hortaz hautatzen gaituzte'. Ikus Josebe.
José (es), Joseph (fr)
Josef izenaren aldaera herrikoia. Ikus Josef.
Josías (es), Josias (fr), Josiah (en)
Jesús (es), Jésus (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean emandako Jesus-en baliokidea. Ikus izen hau.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.