4701 emaitza *:* bilaketarentzat [2691 - 2700]
Erdi Aroko izena eta Casioren baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Gogoratu beharra dago banu-kasitarrek agintea izan zutela Nafarroako hegoaldean Erdi Aroan, eta Iruñeko gartziatarren ahaideak zirela, bateko eta besteko kideak maiz elkarrekin ezkondu baitziren. Ondorioz, haurrideen artean batek arabierazko izena izan zezakeen eta besteak euskarazkoa.
Casilda (en), Casilda (en)
Batzuen iritzian germaniar jatorria duen izena da (hathu 'borroka' eta hild 'gudua'), besteen ustez arabiarra ('abestu') den bitartean. XII. mendeko Santa Kasilda Toledoko errege musulmanaren alaba zen, baina kristaua. Briviesca (Burgos) ingurura joan zen bizitzera, osasun arazoak zirela medio; hil zenean bizi izan zen harpean bertan luperatu zuten. Gaur egungo santutegia XVI. mendeko eraikuntza da. Santuaren eguna maiatzaren 9an ospatzen da. Aldaera: Kasilde (Deun-ixendegi euzkotarra).
Batzuen iritzian germaniar jatorria duen izena da (hathu 'borroka' eta hild 'gudua'), besteen ustez arabiarra ('abestu') den bitartean. Burgosko Santa Kasildari esker zabaldu zen izen hau. Ikus Kasilda emakumezkoen zerrendan.
Casimiro (es), Casimir (fr)
Casimirus moduan latindu zen Kazimierz eslabiar izenetik dator. Bi santu ditugu izen honetakoak, bata Lituaniakoa eta bestea Poloniakoa. Santuaren eguna martxoaren 4an da.
Casimiro (es), Casimir (fr), Casimir (en)
Casio (es), Cassius (fr), Cassius (en), Cassius (la)
Casiodoro (es), Cassiodore (fr), Cassiodorus (en), Cassiodorus (la)
Kassia (es), Kassiani (es), Casiana (es), Kassiane (es), Casia (es), Cassienne (fr), Kassia (en), Cassiana (la), Κασσιανή (el kl)
Cástor (es), Castor (fr), Castor (en), Κάστωρ (el kl)
Greziar jatorriko izena (Kástor). Zeus eta Ledaren Kastor eta Polux seme bikiek urrezko ahari larruaren bila irtendako argonauten bidaian parte hartu zuten. Kondairak dioenez, erromatarren alde borrokatzeko agertu ziren Rexiloko guduan, beranduago Done Jakue kristauen alde borrokatzeko agertu zen bezala. Santuaren eguna abenduaren 28an da.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.