- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

4701 emaitza *:* bilaketarentzat [2761 - 2770]

Kismi (gizonezkoa)

  • Euskal mitologian jentilek Jesus adierazteko erabiltzen duten izena. Kristo jaio zenean argi bat ikusi omen zuten jentilek eta beren arteko zaharrenarengana jo omen zuten laguntza eske. Honek Kismi jaio zela eta berenak egin zuela adierazi omen zien: 'Ah nire umeak! Jaio duk Kixmi eta gureak egin dik; ez diat gehiago bizi nahi eta bota nazazue ezkerreko malkar horretatik amilka'. Azkeneko jentilak Aralarko Argaintxabaleta trikuharrian omen daude ehortzirik.

Kispiñe (emakumezkoa)

  • Crispina (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Crispina izenarentzat proposatzen den baliokidea. San Krispin Ecijako apezpikua izan zen, eta, horregatik, harenganako gurtza aspaldidanikakoa da Iberiar penintsulan. Jaia abenduaren 5ean da.

Kistiñe (emakumezkoa)

  • Cristina (es), Christine (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Kristina.

Kiteria (emakumezkoa)

  • Quiteria (es), Quittere (fr), Quiteria (en)

  • Grezierako *Kiteria, Kitereia-tik dator, Venus Afroditaren ezizenetik. Santa Kiteria IV. mendean hil zen Landesetako (Frantzia) santa dugu. Izenagatik mina kentzeko laguntza eskatu izan zaio. Jaia maiatzaren 22an da.

  • Dokumentuak:

Kizkitza (emakumezkoa)

  • Itsasoko (Gipuzkoa) Andre Mariaren ermita. Egun batean herri honetako bizilagun batzuek Kizkitza mendian argia ikusi omen zuten, eta hara joan zirenean Andre Mariaren irudia aurkitu omen zuten. Honen ohoretan ermita eraikitzea erabaki omen zuten, baina herrian, ez mendi puntan. Alfer-alferrik ordea, irudia gauero mendira itzultzen baitzen. Azkenean ermita hemen eraiki behar izan zuten. Jaia irailaren 8an da.

Klara (emakumezkoa)

  • Clara (es), Claire (fr), Clare (en)

  • Latineko clara 'argia', 'distiratsua' izenondoan du iturri. Santa Klara (XII-XIII. mendeak) Asisko San Frantziskoren alaba espirituala da, klaratarren ordenaren fundatzailea. Izena, dakigunez, aurreneko aldiz 1330ean ageri da, Berbintzanan (Nafarroa). Santuaren eguna abuztuaren 11n da. Aldaerak: Argia, Argiñe eta Kalare (Deun-ixendegi euzkotarra).

  • Dokumentuak:

Klaudia (emakumezkoa)

  • Claudia (es), Claudia (fr), Claudia (en)

  • Erromako leinurik ezagun eta garrantzitsuenetakoa izan zen klaudiotarrena. Izena claudus 'herrena' goitizenetik sortua da. Honela deitu direnen artean ezagunena Klaudio enperadorearen alaba izan zen, Neronekin ez ezkontzea-gatik hil zutena. Santuaren eguna martxoaren 20an da. Aldaera: Kaulde (Deun-ixendegi euzkotarra).

  • Dokumentuak:

Klaudiano (gizonezkoa)

Klaudio (gizonezkoa)

Kleitias (gizonezkoa)

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper