4701 emaitza *:* bilaketarentzat [2881 - 2890]
Ibarrangeluko hondartza (Bizkaia). Ikusi Laga.
Arabako herria eta Andre Mariaren eliza. Herria Toloño mendikateko iparraldean dago, Gaztelu mendatearen aurrean. Gaur egungo eliza XVI. mendekoa da, baina hormetan Erdi Aroko eraikuntzaren aztarnak ikus daitezke. Jaia irailaren zortzian da.
Socorro (es)
Erdi Aroko tradizioan bilatu behar da Laguntzako Andre Mariaren kultua, kristauak, haurrak batez ere, deabruarengandik babesten baitzituen. Erroman, gainera, Laguntzako Andre Maria ere badago. Jaia abuztuaren 8an da. Aldaerak: Laguntzane, Sokorri eta Sorospen.
Socorro (es)
Ikus Laguntza.
Erromatarren garaiko (I-III m.) Akitaniako idazkunetan agertzen den jainkosa izena (lahe deae).
Galdames (Bizkaia) herriko auzoa eta Bizkaiko mendia, Sopuertakoa. Ikus Olaia.
Donibane Lohizuneko toponimoa (Lapurdi). Ikusi Laiatz.
Ibarrangeluko (Bizkaia) hondartza da hau, Izaro uhartearen aurrean dagoena, Oka ibaia itsasoratzen den lekuan, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban.
Laieneko haitza Urdiain (Nafarroa) herriko mendia da, Aitziber ermitaren ondokoa. Malkorrean Jentilen leihoa deitzen duten zulo modukoa dago. Hemen laminak agertzen omen zitzaizkien Done Petriren ermitara joaten ziren erromesei. Laieneko haitza toki izena, itxura duenez, Laioa (leihoa) daneko haitzaren laburtzea besterik ez da, hau da, 'leihoa den tokiko haitza' adiera duen toponimoarena. Honek, bistan denez, malkorreko zuloari egiten dio erreferentzia. Laiene neska izentzat Euskal Izendegia-n biltzen da.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.