- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

4701 emaitza *:* bilaketarentzat [2891 - 2900]

Lain (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. 956. urtean Lain urduñarra ageri da Valpuestako (Burgos) kartularioan.

Laina (emakumezkoa)

Laino (emakumezkoa)

  • Izen arrunta ('hodeia' edo 'erlainoa') eta euskal mitologian Marik hartzen duen itxuretako bat.

Lainoa (emakumezkoa)

Lakora (epizenoa)

  • Santa Graziko mendia (Zuberoa). Ikusi Lakhora.

Lakubegi (gizonezkoa)

  • Erromatarren garaiko harri batean ageri da Lacubegi teonimoa. Uxuen (Nafarroa) aurkitu zuten, Erdi Aroan herria izan arren egun ermita besterik ez den Santa María la Blanca delakoaren inguruetan. Hurbil Lakumulatu aurkintza dago, eta honen barrenean antzina herria izandako Laku ('toki urtsua', jatorriz) dermioa. Uxuetik gertuago jainko izenarekin eite izugarria duen Lakubeli-ko zokoa dago.

Lama (emakumezkoa)

  • Ahedoko Andre Mariaren ermita, XVIII. mendekoa, Karrantza (Bizkaia) haranean. Jaia urriaren lehenengo igandean da. Horretaz gain, Turtzioz eta Karrantzaren arteko mugan, Armañon mendian, badago izen bereko trikuharria. Lama latinaren aurreko hitza da eta padurak izendatzen ditu.

Lamia (emakumezkoa)

  • Ikus Lamina.

Lamiaran (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren antzinako ermita, Mundakan (Bizkaia). Irudia Mundakako Andra Maria elizan ermitan dago. 1719.eko abenduaren hogeian Portugaleteko Asturiasko Printzea kortsariontzia ondoratu zen bertan ekaitzak bultzatuta. Ikus Lamina.

Lamina (emakumezkoa)

  • Urarekin lotua dagoen izaki mitologikoa. Deskripzio asko badaude ere, eskuarki emakume ederrak izaten dira, baina ahate hankak ohi dituzte edo arrain isatsa -kostaldean eta ibai ertzetan batik bat, Ibaizabalen edo Bidasoan esaterako-, eta leize, iturri eta osinen inguruetan bizi ohi dira. Aiurri onekoak dira, eta sarri mesedeak egiten eta eskatzen dituzte, nahiz inoiz kalte ere egiten duten. Mari bezala ilea orrazten agertu ohi dira, urrezko orrazia erabiliz. Euskal Herrian ehundaka toponimotan gorde da lamina izena: Lamiaran, Lamiarrieta, Lamierreka, Lamiturri... Baliokide maskulinoa Maide da. Aldaera: Lamia.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper