4701 emaitza *:* bilaketarentzat [2901 - 2910]
Dimako (Bizkaia) Lamindaoko Andre Mariaren eliza oso zaharra da. Inguruetan erlijio borroka latzak izan omen ziren, eta uste honek badu funtsa, Petralanda-n akelarreak egiteagatik Katalina zeritzan andre bat erre baitzuten. Kondaira batek dioenez, gainera, deabruak egin zuen inguruetako zubia, neskatila bat infernura eramateko, baina Andre Mariak salbatu omen zuen. Jaia uztailaren 22an da, Magdalena egunean.
Lamindako Ama Birjiña
Dimatar danon zaindari
eskiñi daiotzeguzan berari
gure bihotzak, ugari, ugari.
Izen arrunta. Ikusi lanbroa.
Izen arrunta. Ikusi lanbroa.
Arratzua-Ubarrundiko (Araba) herria eta Andre Mariaren antzinako ermita.
Bi termino batzen dira honetan: 'behartsua, erromesa' adiera zuen Erdi Aroko lander (cf. Oihenarten atsotitz hau: 'Gaztaro alferrak dakarke zahartze landerra') eta gaztelaniazko Leandroren baliokidetzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako Lander. Leandro grezierako Leandros-etik dator, latineko Leandrus bitarteko dela. Greziako mitologian Leandro Afroditaren tenpluko Ero-z maitemindu zen eta gauero joaten zitzaion igerika, gau batean gidaritzat zuen argia itzali eta ito zen arte. Leiren (Nafarroa) 1083. urtearen inguruan Fortun Landerra agertzen da, Iratxen (Nafarroa) 1164an Andere Landerra eta Legazpin (Gipuzkoa) 1401ean Doña Landerra. Donostian eta Artaxoan (Nafarroa) oinarritzat lander duten Landerbaso eta Landerridoia toponimoak ditugu.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Leandraren baliokidetzat proposatzen den izena. Leandro grezierako Leandros-etik dator, latineko Leandrus bitarteko dela. Greziako mitologian Leandro Afroditaren tenpluko Ero-z maitemindu omen zen eta gauero joaten omen zitzaion igerika, gau batean gidaritzat zuen argia itzali eta ito zen arte. Antzeko istorioa kontatzen da Izaroz.
Landerra (es)
Landón (es), Landon (fr), Lando (en), Landus (la)
Anue ibarreko herria (Nafarroa). Ikusi Lantz.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.