- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

4701 emaitza *:* bilaketarentzat [2941 - 2950]

Latxa (emakumezkoa)

  • Barriako (Araba) komentuarena izan zen antzinako herria, aztarnatzat errota besterik utzi ez duena. Eliza Andre Mariari eskainirik zegoen.

Lauaxeta (gizonezkoa)

  • Esteban Urkiaga (Mungia 1907 - Gasteiz, 1937) idazlearen goitizena. Lizardirekin batera euskarazko olerkaririk handienetakoa dugu. Zoritxarrez 1937an 'nazionalek' Gasteizen fusilatu zuten -adiskide izan zuen Garcia Lorca bezala-, Euzko Alderdi Jeltzaleko alderdikidea izateagatik, 30 urte zituela. Bere lan aipagarrienak Bide Barriyak eta Arrats Beran dira. Mendigoixalena izeneko olerkian hauxe idatzi zuen:

    Eta illuntziko bakian
    norbattek darrai kantari:
    'Dana emon biar jako
    matte dan askatasunari'.

Laura (emakumezkoa)

  • Latineko Laurea izena laurus ('ereinotza') eta laurea ('koroa') hitzekin dago lotuta, Erroman irabazleei ereinotz koroa jartzen baitzitzaien. Izena Petrarkak Probentzako Laurari idatzitako Canzzionere-gatik da ezaguna. Santuaren eguna urriaren 19an da. Aldaera: Laure.

Laurane (emakumezkoa)

Laureana (emakumezkoa)

  • Erroman ereinotz (Laurus nobilis) erramua jartzen zitzaien irabazleei buruan, eta hortik sortu zen laureanus 'irabazlea' adjektiboa. VI. mendean Hungarian jaiotako San Laureano Sibiliako apezpikua izan zen. Erromatik atzera Bourges hirira zihoala hil zuten. Santuaren eguna ekainaren 1ean da. Aldaera: Laurene.

Laureano (gizonezkoa)

  • Laureano (es), Lauréan (fr)

  • Erroman ereinotz (Laurus nobilis) erramua jartzen zitzaien irabazleei buruan, eta hortik sortu zen laureanus 'irabazlea' adjektiboa. VI. mendean Hungarian jaiotako San Laureano Sibiliako apezpikua izan zen. Erromatik atzera Bourges hirira zihoala hil zuten. Santuaren eguna uztailaren 4an da. Aldaera: Lauren (Deun-ixendegi euzkotarra).

Lauren (gizonezkoa)

  • Laureano (es), Lauréan (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Laureano.

Laurendi (gizonezkoa)

  • Lorenzo (es), Laurent (fr), Lawrence (en)

  • Latineko Laurentius ('Laurentio hirikoa', 'laurentiotarra') ponte izenetik atera da. Done Laurendik oso kultu zahar eta hedatua izan zuen; Erroman, esaterako, 34 eliza zituen bere izenean. Kondairak dioenez, burdinazko erretokian zipilatu zuten eta horri zor zaio Escorialeko monasterioaren itxura (E). Santuaren eguna abuztuaren 10ean da. Aldaerak: Laurentzi (Deun-ixendegi euzkotarra) eta gaztelaniatik egokitutako Lorentzo.

  • Dokumentuak:

Laurene (emakumezkoa)

  • Ikus Laureana.

Laurentzi (gizonezkoa)

  • Lorenzo (es), Laurent (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Laurendi.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper