4700 emaitza *:* bilaketarentzat [301 - 310]
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Germaniar jatorria duen izena da. Luisa eta Aloisa Hlodowig (hold 'loria' eta wid'gudua') gizon izenetik atera dira. Hau Ludovicos eta Aloysius bihurtu zen latinez, eta bigarrenetik Italiako Aloiso (giz.) eta Aloisa (emak.) sortu ziren.
Oñatiko mendilerroa (Gipuzkoa). Punturik garaiena Buetraitz da. Ikusi Buetraitz.
XV. mendetik aurrera zabaldutako Alfontso izenaren emakumezkoen aldaera. 1514an agertzen da, Areatzan (Bizkaia): 'En la torre de dona Mari Alonsa de Butron'.
Alonso (es)
XV. mendean zabaltzen hasi zen Alfontso izenaren aldaera. 1514an Ondarroan (Bizkaia) eta Otxandion (Bizkaia) ageri da, eta 1577an Hondarribian (Gipuzkoa). Bizkaian Alonsotegi herri izena dugu, egungo euskaldunen ahotan Alontzotei deitua. Santuaren eguna urriaren 31n da.
Deba (Gipuzkoa) herriko dorre ospetsua, bertako gertaeretan oinarritutako Alostorreko kantuari esker:
Alostorrea bai, Alostorrea,
Alostorreko zurubi luzea,
Alostorrean nengoenean
goruetan, bela beltzak
Kua! kua, kua, kua leihoetan.
Baztango Lekarozen (Nafarroa) dagoen gaina. Ikusi Altsu.
Baztango Azpilkuetako toponimoa (Nafarroa). Ezizen moduan ere ageri zaigu: "Johanes de Alçugaray alias Alchu de Narbarte" (1547). Ikusi Altxu.
Lohitzüne-Oihergiko toponimoa (Zuberoa). Ikusi Altxüke.
Zuberoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Elizak harlanduz eginiko ate ederra izan zuen baina egun haren aztarna batzuk besterik ez daude.
Euskal Herrian arrunta den toponimoa. Erreka ondoan bizi den haltz zuhaitz izenaz (Alnus glutinosa) eta -aga toki-ugaritasunezko atzizkiaz dago osaturik. Ikusi Altzaga.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.