4701 emaitza *:* bilaketarentzat [3031 - 3040]
Libia (es), Libbie (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Libiaren baliokidetzat ematen den forma. Libia Afrikako herrialdea da, baina etorkiz izen mitologikoa dugu, Epafo eta Menfisen alaba eta Poseidonen emaztea izan baitzen. Erromatar inperioan Libia eta Libio aski ponte izen usuak izan ziren. Santuaren eguna ekainaren 15ean ospatzen da.
Liber (es), Líber (es), Liber (fr), Liber (en), Liber (la)
Liberio (es), Libère (fr), Liberius (en), Liberius (la)
Libertas (es), Libertas (fr), Libertas (en), Libertas (la)
Izen arrunta. Ikusi askatasun.
Libio (es), Libius (en), Libius (la)
Liboa auzoko Andre Mariaren ermitari Jainko esaten diote, Arrietan (Bizkaia). Iturritza historialariak antzinako parrokia zela dio. XIX. mendera arte irudia herriz herri eramaten zuten, izurriei aurre egiteko, bai eta lehorte garaian ere, euria eskatzeko. Jaia irailaren 8an, 9an eta 10ean da. Uztailaren 31n, Loiolako San Ignazio egunean, irudia Gaztelugatxeko Done Joanera eramaten da. Aldarearen azpian badago hilarri bat.
Lidia (es), Lydie (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Lidia izenarentzat ematen den euskal baliokidea. Ikus Lidia.
Lidia (es), Lydie (fr)
Lidia Ekialde Hurbileko herrialdea zen grekoz, baina adiera hori goiz galdu zuen eta ponte izen bihurtu. Grezian eta Erroman franko erabili zen. Tindatzaileen patroia da, hori baitzen Mazedoniako Filipos hiriko Santa Lidiaren lanbidea. Santa hau izan zen hiri horretan Done Paulok kristautu zuen lehen pertsona. Santuaren eguna martxoaren 27an da. Aldaera: Lide (Deun-ixendegi euzkotarra).
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Liduvina izenarentzat ematen den euskal baliokidea.. Izen honetako santa Holandan bizi izan zen XV. mendean, eta erien patroitzat hartzen da. Santuaren eguna apirilaren 14an da. Baliokideak: Liduvina, Luz Divina (es).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.