- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

4701 emaitza *:* bilaketarentzat [3091 - 3100]

Lopeitza (emakumezkoa)

  • Lope gizon izenaren emakumeentzako aldaera, gutxienez XVII. mende arte erabilia. Osagaiak Lope, patronimikoaren -(e)(i)tz atzizkia eta -a bukaera femeninoa dira. Zumarragan (Gipuzkoa) 1478an Lopeitza Iartza agertzen zaigu, eta Orion XVI-XVII. mendeetan Lopecha. Ikus Txopeitza.

Lopeko (gizonezkoa)

  • Lope izenaren Erdi Aroko hipokoristikoa. Arturo Campionek idatzitako Don García Almoravid eleberriko pertsonaia bat honela deitzen da.

Lopetxo (gizonezkoa)

Lorda (emakumezkoa)

  • Lourdes (es), Lourdes (fr)

Lore (emakumezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Floraren baliokidetako ematen den izena. Hitz arrunta ere bada. Santa Flora, Santa Mariarekin batera, martirizatu zuten Kordoban IX. mendean. Santaren eguna urriaren 24an da.

Lorea (emakumezkoa)

  • F. Navarro Villosladaren Amaya o los vascos en el siglo VIII eleberriko pertsonaia, Amaiaren ama. Hitz arrunta eta Zallako (Bizkaia) Andre Maria ere bada.

Loredi (emakumezkoa)

  • 'Lorategia' adiera duen hitz hau Latineko Flora izenaren baliokidea da. Ikus Lore eta Lili.

Lorentza (emakumezkoa)

  • Latineko Laurentius 'Laurentio hirikoa', 'laurentiotarra' izenetik atera zen gaztelaniazko Lorenzo euskaldunduaren, Lorentzoren femeninoa. Santuaren eguna urriaren 8an da. Aldaera: Laurentze (Deun-ixendegi euzkotarra).

Lorentzo (gizonezkoa)

  • Lorenzo (es), Laurent (fr)

  • Ikus Laurendi.

Lorete (emakumezkoa)

  • Loreto (es), Lorette (fr)

  • Gaztelaniazko (Nuestra Señora de) Loretorentzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen den baliokidea. Italiako hiri txiki honen izena latineko Lauretum, Loretum-etik ('laurus, ereinotz ugari zegoen Aventino mendiko tokia') dator. Kondairak dioenez, bertako santutegi batean Jesusen Familiaren Nazareth-eko etxea gordetzen da, zein Loretora mirakulu zenbaiten ondorioz iritsi baitzen. Jaia abenduaren 10ean da.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper