4701 emaitza *:* bilaketarentzat [3251 - 3260]
Honen osagaiak Mari antroponimoa eta Ezkurra herri eta ugalde izena dira. 1539an ageri da, Ezkurrako (Nafarroa) oikonimo baten oinarrian ('Joanes de mariezcurrarena'). Ikus Ezkurra.
Mª Navidad (es), Navidad (es)
XI-XVII. mendeetan azaltzen da Mari eta Gabon izenez osatutako hau. 1575ean Oñatin (Gipuzkoa) Mari Gabon de Umerez y Otalora bataiatu zuten. Aldaera: Gabone. Ikus Gabon izen epizenoen zerrendan.
Behin baino gehiagotan aurkitzen dugu Marigartzia izena (Mari eta Gartzia) oikonimoen oinarrian, Aranon (Nafarroa) adibidez (Marigarzia, 1726-1727).
Ilargiaren ezizenetako bat. Ikus Ilazki.
Honen osagaiak Mari izena eta gozo, goxo adjektiboa dira. Pasaian (Gipuzkoa) Maria goxo ageri da 1591n eta Marigozo 1679an.
Mari eta Joan gizon izena dira honen osagaiak. Maiz aurkitzen dugu; adibidez, Markinan (Bizkaia) Mari Juan de la Calle ageri da 1500. urtean, eta Ondarroan Mari Juan de Puerto, Mari Juan d'Elancho hamalau urte beranduago. Aldaerak: Marijoanexko, Marijoango, Marijoanto eta Marijoantxi.
Marijoan-en aldaera hipokoristikoa zen. Lehenengoz Bilbon aurkitu dugu, 1464an: 'Mary Xoanexco, amiga de Ochoa de Larrynaga'.
Marijoan-en aldaera hipokoristikoa zen. Lehen aldiz Orion (Gipuzkoa) dokumentatzen da, 1580an: Mari joango de çumeeta.
Marijoan-en aldaera hipokoristikoa zen. Aurreneko aldiz Legasan ageri da (Nafarroa), 1530ean: Maria Juanto de Bertiz.
Marijoan-en aldaera hipokoristikoa zen. Lehenengoz Ondarroan aurkitu dugu, 1490ean: 'Mari Juanchi, fija de Juan Furtado'.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.