4701 emaitza *:* bilaketarentzat [3261 - 3270]
Honen osagaiak Mari eta Katalin-en Katxalin hipokoristikoa dira. Iturenen (Nafarroa) ageri da 1565ean, etxe izentzat (mari cachalin). Ikus Katalin.
María Amada (es)
Mari eta Maiteren bat egitetik sortu den izena. Pasaian (Gipuzkoa) 1720an Maria Maite ageri da; Luzaiden (Nafarroa) bada Marimaitenea deritzan etxea.
Mari eta Martin gizon izena dira honen osagaiak. Durangon (Bizkaia) aurkitu dugu lehen aldiz, 1514an (Mari Martin de Çamudio).
Mari eta Migel gizon izena dira honen osagaiak. Zigan (Nafarroa) aurkitu dugu lehen aldiz, 1539an (Maria Miguel de marirena). Ikus Mariamikele.
Marina (es), Marine (fr), Marina (en)
Latineko marinus-etik ('itsasokoa') edo beharbada 'Mariusena, Mariorena'. V. mendean Antiokian bizi izan zen Santa Marinak gizonen arropak jantzi zituen lekaide sartu ahal izateko, eta hil arte ez zuen inork horren berririk izan. Berbintzanan (Nafarroa) ageri da 1330. urtean ('Marina, fija de Garcia Franco'), Bilbon 1464an (Maryna de Ybarrysusi) eta Ondarroan (Bizkaia) 1514an (Marina de Garduça, Marina de Sagarminaga). Jaia uztailaren 17an da. Aldaerak: Itsasne, Itxasne, Maña eta Mariñe (Deun-ixendegi euzkotarra).
Marina (es), Marina (fr)
Marina izenaren ahozko aldaera. Ikus Marina.
Lanbidea adierazten duen hitza ('itsasgizona, itsasandrea'). Hizkuntza guztietan usaiakoa izan da jendea izendatzeko honelakoak erabiltzea, egungo deituretan ikus daitekeen moduan.
Marino (es), Marin (fr), Marinus (en), Marinus (la)
Mario (es), Marius (fr), Marius (en), Marius (la)
Honen osagaiak Mari eta Oitz Nafarroako herriaren izena dira. Iturengo (Nafarroa) Marioitzena oikonimoaren oinarrian dago (1655etik aurrera).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.