4701 emaitza *:* bilaketarentzat [3441 - 3450]
Erdi Aroan maiz aurkitzen dugu. Arabako mendebaldean antroponimorik erabilienetako bat izan zen X-XII. mendeetan, eta Bizkaian ere agertzen da dokumentaziorik zaharrenean. Nafarroan Munio Berascoiz dugu 1033. urtean.
Abadiñoko (Bizkaia) Andre Mariaren ermita, Muntsaratz dorretxearen ondokoa. Aski arrunta izan da Ama Birjinaren ermitak dorreei datxezkielarik egotea. Barruan badira latinezko idazkunak dituzten bi hilarri, eta horietako batean Jauninco hitza agertzen da. Jaia irailaren 8an eta hurrengo igandean da.
Ikus Monoza.
Zuiako (Araba) herria eta Andre Mariaren eliza.
Fructuoso (es), Fructueux (fr)
Iparraldean erabiltzen den Fruktuoso izenaren aldaera. Ikus Fruktuoso.
Busturiko (Bizkaia) Andre Mariaren ermita, gaur egun desagertua. Elizaren aurreko zelaian zegoen.
Murugarren hiribilduko Andre Mariaren eliza ermita bihurtu zen Garesek (Nafarroa) hura barrendu zuenean. Deierrin (Nafarroa) ere bada Murugarren herria.
Tirgo (Errioxa) herriko Andre Mariaren adbokazioa eta Nafarroako herria.
Musio (es), Mussius (fr), Mussius (en), Mussius (la)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.