4701 emaitza *:* bilaketarentzat [3651 - 3660]
Salbatoreren monasterioa Antso Nagusiak 1011n birsortua. Iruñeko Antso Nagusiak bertako lekaide eta lekaimeak egotzi eta Frantzia aldetik San Enekoren agindupean ekarritako lekaideak jarri zituen. Nabarmentzekoak dira eliza barruan gordetzen diren zurezko hilkutxa gotikoak, non Nafarroako errege Antso Nagusia baitatza.
Onán (es), Onan (fr), Onan (en)
Arbizu eta Unanuko toponimoa (Nafarroa). Ikusi Ondatz.
Leioako (Bizkaia) Andre Mariaren ermita. Lamiako auzoaren ondoan dago, Ibaizabal itsasadarraren gainean. Hemendik gertu dorre bat egon zen. Jaia irailaren 8an da. Marinelek erregu honekin eskatzen zioten babesa:
Andre Maria Ondizkua
goiko zeruko lorea
entzun egiguz geure agapiak
amatxu maite-maitia.
Goiuri herriaren ondoan dagoen Andre Mariaren ermita, Urkabustaizen (Araba). Ondoa herri hustuko eliza izan zen. XX. mendean, ermita hondatu zenean, Ama Birjinaren irudia Goiuriko elizara eraman zuten.
Erdi Aroko euskal izen usua, Enekoren femeninoa. Nafarroako Antso Gartzeitz erregearen alaba bat honela deitzen zen. Lehen aldiz Iruñean aurkitu dugu; hemen Gomiç Sugaharra zeritzan gizon baten Oneca emaztea ageri da, 1024. urtean. Maizko izena izan zen Nafarroako errege-erreginen lehenengo leinuan. Aldaerak: Eneka eta Nekoitza.
Fructuosa (es)
Fructuosa (es)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.