4701 emaitza *:* bilaketarentzat [3691 - 3700]
Nafarroako herria eta Andre Mariaren eliza, irudi erromanikoa duena. Bertan baziren XVI. mendeko margolanak.
Nikolas Ormaetxea (Orexa, 1888 - Añorga, 1961) idazle eta euskaltzain osoaren goitizena. Egindako lanik aipagarriena Euskaldunak poema dugu.
Basoan bizi den oreinaren familiako hausnarkari txikia (Capreolus capreolus).
Orco (es), Orcus (es), Orcus (fr), Orcus (en), Orcus (la)
Zuia (Araba) ibarrean biziro leku eder eta ikusgarrian kokatutako Andre Mariaren santutegia. Herrikoek beherago eraiki nahi izan omen zuten, baina alferrik, eramandako gauza guztiak lekuz aldatu eta egun santutegia dagoen tokian agertzen baitziren. Erromatarren garaiko (I-III. mendeak) Akitaniako idazkunetan agertzen den izena ere bada Oro. Toponimian ere maiz aurkitzen dugu (cf. Oro, Orokieta, Orotz, Orozko...). Garbi dago, bestalde, ez duela gaztelaniazko oro 'urrea' hitzarekin zerikusirik. Igokundez bizkaitarren jaia ospatzen zen eta Mendekosteko bigarren egunean arabarrena.
Ikus Auribita.
Oltza zendeako (Nafarroa) herria eta bertako elizako aldare batean dagoen Andre Mariaren irudia. 1043an Nafarroako erregeak Ororbia Santxo Fortuñezi eman zion eta lau urte beranduago honek Leireko monasterioari utzi. Emate agiriko lekukoetako bat Enneco Lopiz Bizkaiko jauna izan zen. Izenaren osagaiak, Mitxelenak dioenez, orein eta ibia dira, alegia, 'oreinen ibia' da jatorriz.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.