4700 emaitza *:* bilaketarentzat [421 - 430]
Antonia (es), Antoinette (fr)
Gaztelaniazko Antoniaren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Ikus Antonia.
Antón (es), Antonio (es), Antoine (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Izena sortzeko Bizkaiko tradizioa hartu zuten aintzat, Bizkaiko Jaurerrian ohikoa baita San Antonio izeneko ermitak izendatzeko Sandoni forma erabiltzea. Ikus Antonio.
Andrés (es), André (fr)
Andres izenaren aldaera. San Andore izeneko ermita Leatxen (Nafarroa) egon zen, baina aspaldian desagertu ziren azken aztarnak. Ikus Andres.
Erromatarren garaiko Akitaniako idazkunetan zenbait aldiz agertzen den izena. Adituek oinarriko and- euskarazko handirekin eta galierako ande- izen indartzailearekin erlazionatu dute; -os bukaera atzizkia dela txoil garbi dago, baina ez hainbeste txistukariaren nolakoa.
Ligi-Athereiko auzoa (Zuberoa). Ikusi Andoze.
Leintz haranean Arrasateko (Gipuzkoa) Bedoñako Ergiña izeneko Andre Maria deitzeko erabiltzen den izena. Ikus Ergiña.
Andere(a)ren aldaera da. Erdi Aroan izen beregaina ez ezik emakume izenak sortzeko erabiltzen zen aurrizki edo aposizio modukoa ere bazen. 1085. urtean Taxoaren (Nafarroa) ageri da (Andere Dirida); Codex Calixtinus liburuan ere azaltzen da, XII. mendean (Andre Maria),'Ama Birjina' adieraz (ikus Andere). Inoiz badirudi Andreoren femeninoa dela. Ikus Andere.
Erdi Aroko euskal izena, Andre-z eta Albira-z osatua. 1167an Ezkirotz Galarren (Nafarroa) ageri da. Ikus Andrea eta Albira.
Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Antsaz osatua (ikus sarrera horiek). 1226an Oltza zendean (Nafarroa) aurkitzen dugu (Andranssa) eta XIV. mendean Nabaskozen (Nafarroa) (Andre Ansa). Bilbon XV. mendean bizirik zegoen, artean ere (Andrransa de Çeberyo, Andre Ansa de Çeberyo, 1464). Andresantsa aldaera ere bada.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.