4700 emaitza *:* bilaketarentzat [611 - 620]
Leku izen arrunta; adibidez, Luzaide (Nafarroa) eta Baigorri (Nafarroa Beherea) herrietako mendiak. Ikusi Argarai.
Azken urteotan Argia eta Argiñe femeninoen baliokidetako maiz samar erabili den hitz arrunta, izena nahiz izenondoa izan daitekeena.
Clara (es), Luz (es), Claire (fr)
Euskal izen arrunta eta adjektiboa; Andre Mariaren adbokazioa ere bada. Jaieguna ekainaren 1ean da. XVII. mendeko Oihenarten 'neurthitzetan' ere azaltzen da: 'Gauik, egunik, / eztinat hunik, / hireki ezpaniz, Argia: / hireki ezpaniz,/ itsu hutsa niz, / zeren baihiz en'argia'. Aldaerak: Argi, Argiñe eta Klara.
Argi eta eder hitzez osaturik dagoen izena.
Sartzeko (Nafarroa) Andre Mariaren ermita. Bertako iturriko ura edateko edo begiak garbitzeko erabiltzen da, ikusmena gordetzeko ona baita. Sartze eta Ibiltzietako bizilagunak uztailaren bian joaten ziren ermitara, eta Igarikoak (Nafarroa) ekainaren 18an. Irudia erromanikoa da. Dokumentazioan Arguiloain azaltzen da gehienetan, eta inoiz Arguiluain.
Clara (es), Claire (fr)
Abeliñe, Andoliñe izenen analogiaz Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Argia.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.