4701 emaitza *:* bilaketarentzat [681 - 690]
Lanbidea adierazten duen hitz arrunta. Ikusi arotz.
Gorbeiako larre ezaguna (Bizkaia). Ahoskerari dagokionez, azentua lehen bokalean du.
Bi mendi daude izen honekin Nafarroa Beherean. Bata Donibane Garazi gainean, Izpura herrian, eta bestea Buztintze-Hiriberrin. Ikusi Arradoi.
Ultzamako (Nafarroa) herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Herriko jaiak abuztuaren 14an eta 15ean dira.
Belaguako trikuharri handia, Erronkari (Nafarroa) ibarrean, eta Andre Mariaren elizattoa. Kristau ermitak, maiz, aspaldidanik sakratuak ziren lekuetan agertzen dira, hemen bezala. Jaia uztailaren 26an da, Santa Ana egunean, Andre Mariaren festa ere izan arren. Arrakokoa zen Petri Karrika ospetsua, Biarnokoei hiru behien zerga ordainarazi ziena.
Gabai komiki-sortako pertsonaia.
Eibarko (Gipuzkoa) Andre Maria, hiri honetako eta Elgoibarko zaindaria dena. Kondairak dioenez, santutegia okerreko lekuan eraikitzen hasi omen ziren, eta eraikigaiak gauez lekuz aldatzen omen ziren, hura Ama Birjinak nahi zuen tokian egin zuten arte. Lehenengo aipamen idatzia 1498ko da. 1563an jaia irailaren 8an ospatzeko baimena eskatu zuten, abenduan egitea neketsua zelako. Inguru hauetan haurrak Arratetik datozela esaten da eta goian dagoen gurutzeari hiru itzuli egin ohi zaizkio, ezkontidea eskatzeko. Gerran miliziano talde batek Eibarko komentu batera eraman zuen Andre Maria, babesteko. Irudia XIV. mendekoa da.
Arrateko zelaiko
bai floridadea
andixek gora dago
zerura bidea.
Izen arrunta. Ikusi arrats.
Andre Mariaren ermita, Olorizkoa (Nafarroa), izen bereko herrixkako eliza zena. Arrazubi XX. mendearen hastapenean hustu zen. Eraikuntza erromanikoa da eta kanpoaldean hilobi ikusgarria du. Irudia Soltxagako (Nafarroa) elizan dago.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.