4701 emaitza *:* bilaketarentzat [781 - 790]
Nafarroako Araitz ibarreko herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Atalluko XIV. mendeko Ama Birjinaren irudia Done Joanesen elizan zegoen. Zoritxarrez egun desagertua da.
Atalo (es), Attale (fr), Attalus (en), Attalus (la), Ἄτταλος (el kl)
Atanagildo (es), Athanagild (fr), Athanagild (en)
Atanarico (es), Athanaric (fr), Athanaric (en), Atanaric (en)
Atanasia (es), Athanasie (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Atanasia.
Atanasia (es), Athanasie (fr), Athanasia (en)
Grezierako Athanasios (athanasía, as, 'hilezkortasuna') izenetik datorkigu. Kondairak dioenez, Eginako (Grezia) Santa Atanasiak senarra monasterio batean sartzeko konbentzitu zuen eta berak, bere kasa, beste bat sortu, IX. mendean. Jaieguna abuztuaren 14an da. Aldaera: Atanase (Deun-ixendegi euzkotarra).
Atanasio (es), Athanase (fr), Athanasius (en)
Grezierako Athanasios (athanasía, as, 'hilezkortasuna') izenetik datorkigu. Kondairak dioenez, San Atanasiok eraman zuen, San Teodororekin batera, Done Jakue apostoluaren gorputza Compostelara eta bertan dago ehortzirik. San Atanasio Alexandriako patriarka eta Elizako doktorea izan zen. Jaieguna maiatzaren 2an da.
Teresa (es), Thérèse (fr)
Taresa, Teresaren Erdi Aroko aldaera. Leiren (Nafarroa) azaltzen da aurreneko aldiz, 1071. urtean (dompna Atharesa). Izen hau zuen XII. mendean Lapurdiko bizkondearen lehen emazteak. Ikus Teresa.
Euskal mitologiako izakia. Atarrabi eta Mikelats Mariren semeak dira; lehenak, bihotz onekoa denez, herriak eta uztak babesten ditu. Izena Atarrabia toponimotik atera zen, herribildu honetako seme izandako Aita Atarrabio frantziskotarraren ospearen ondorioz, Axular-en kasuan bezala.
Ataúlfo (es), Athaulf (fr), Ataulf (en)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.