4700 emaitza *:* bilaketarentzat [931 - 940]
Bartolomé (es), Barthélemy (fr), Bartholomew (en)
Arameoko Bar Talmai 'Talmairen semea' izenetik dator, latineko Bartholomeus bitarteko dela. Apostoluen artean ezezagunena dugu hau, ez baitakigu ziur ez non ibili zen ez eta nola hil zuten ere, antza duenez azken hatsa Armeniako Erevan hirian eman zuen arren. Santuaren eguna abuztuaren 24an da.
Bartolomea (es), Bartholomée (fr), Bartolomea (en), Bartholomea (en)
Naxurieta (Nafarroa) herriko Andre Mariaren ermita. Sakanako (Nafarroa) baso batek eta Gaubeako (Araba) herri batek ere Basabe dute izena.
Etsaingo (Nafarroa) Andre Mariaren ermita. Antzina lekaime komentua eta herria izan zen, baina XIV. mendearen amaieran hustu egin zen. Izenak beste orduz bertan egon zen oihana, baso gaitz-a, dakar gogora.
Bergarako (Gipuzkoa) auzoa eta Done Jakueren elizan dagoen Andre Mariaren irudia.
Euskal mitologiako izakia, Mariren eta Laminen ezaugarri franko biltzen dituena. Mendibetik (Nafarroa Beherea) Iratirako bidean dagoen Salbatoreko ermitan bada Basandererena izan omen zen ganderailua. Kondairak dioenez, Basajaunak hartu zuen ermitatik baina artzain batek bere lekura itzultzea lortu zuen, Salbatzailearen laguntzaz.
Ignazio Eizmendi (Errezil, 1913 – Zarautz, 1999) bertsolariaren goitizena. 1935ean, 21 urte zituela, I Bertsolari Eguna irabazi zuen. 1960an bigarren aldiz aurkeztu eta III Bertsolari Eguneko txapeldun izan zen. Bertsolari handienetakoa izateaz gain kazetaria ere izan zen. Euzkadi eta Eguna egunkarietan idatzi zuen gerra garaian eta beste batzuetan geroago. Nere Bordatxotik izeneko atala urteetan izan zuen. Hauek dira 1935eko bertso batzuk:
Itsasertzetik entzuten dira
ama euskeraren antsiak;
ta bai dirala illun, tristiak,
ene, bai negargarriak!
Nola kanpoan ala etxean,
nunai badauzka etsaiak.
Au oldoztuta malko trinkotan
betetzen zaizkit begiak.
Bera iltzen bada ez du askorik
paltako Euskalerriak!
Basilia (es), Basilie (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko Basille izenaren aldaera. Ikus Basilia.
Basilio (es), Basile (fr)
Basilia (es), Basilie (fr), Basille (fr), Basilla (en)
Grezierako basileios 'erregearena'-tik dator, eta hau basileus 'erregea' hitzetik. IV. mendean bizi izan zen Basilio santua Greziako Elizako lau gurasoetako bat da. Santa Basilia Smyrna edo Sirmium-en -egungo Mitrovican, Balkanetan- martirizatu zuten. Santuaren eguna abuztuaren 29an da. Aldaera: Basile (Deun-ixendegi euzkotarra).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.