4700 emaitza *:* bilaketarentzat [961 - 970]
Bizkaiko Andre Maria, 1903. urtean Aita Santuak Jaurerriko zaindari izendatua. Askoz lehenago, halere, 1738. urtean, Bizkaian Ama Birjina honengana zegoen jaiera edo debozio handia ikusita, Gernikako Batzarrek Jaurerriko zaindari izendatua zuten. Lehen aipamena Bilbo fundatu zutenekoa da (1300. urtekoa), hiribildua Begoñako dermioan sortu baitzuten, baina santutegia zaharragoa da. Jaieguna urriaren 11n bada ere, Bizkaian abuztuaren 14ko gauean Begoñara oinez joateko ohitura handia dago. Inoiz egon bedi oinetan (bego oina) itzuli izan dute, herri etimologia honek inolako funtsik ez duen arren. Ama Birjinaren ohoretan egindako kantu ezaguna San Antongo parrokoa izan zen Klaudio Gallastegi jaunari zor zaio:
Begoñako Andra Mari Bizkaiko zaindari
zure seme maitaleak zugana kantari.
Vigila bisigodotik sortutako izena, Erdi Aroan Euskal Herrian maiz aurkitzen duguna. 913. urtean Valpuestako (Burgos) kartularioan ageri da eta 1032an eta 1135ean Iratxen (Nafarroa) (Ueila Gondesaluiz, Don Beila). Honela deitzen zen Armentia (Araba) herriko apezpikua, 1062. urtean.
Beilaren Erdi Aroko aldaera. 1312. urtean Vela Ferrandiz de Uarea aurkitzen dugu Iratxen (Nafarroa) eta 1366an Vela Periz Barasoainen (Nafarroa).
Belaren Erdi Aroko hipokoristikoa. Arrigorriagako (Bizkaia) Santa Maria Magdalena elizan gordeta zegoen X. mendeko hilarri batean Belaco filius agertzen da. Aiarako (Araba) lehen jauna (XI. m.) Jaun Velaco deitzen zen.
Ikus Beraskita eta Blaskita.
Belateko (Nafarroa) Andre Mariaren ermita antzinako monasterio bikoitzaren hondarreko aztarna zen. Monasterioan, mendatean baitzen, aterpea ematen zitzaien erromesei. Egun monasterioaren hondakinak eta Andre Mariaren ermita besterik ez daude. Irudia Alkotz (Nafarroa) herriko elizara eraman zuten.
Erdi Aroko euskal izena. Aipamen zaharrena Abadiñoko (Bizkaia) Done Bikendi elizako hilarri batekoa da, non ego Belaza irakur baitaiteke. Berez hegazti izena (Falco sp.) den hau Erdi Aroko Balkoe antroponimoaren baliokidea da.
Belén (es)
Palestinako Betleem herri-izenaren aldaera, Jesu Kristo bertan jaio zelako mundu osoan ezaguna. Sorlekuaren gainean IV. mendean eraiki zuten elizako kultuaz katoliko erromatarrak, grekoak eta armeniarrak arduratzen dira orain, aldizka. Etimologikoki 'ogiaren etxea' esan nahi bide du Beth-lehem-ek. Aldaerak: Aterbe eta Ostatxu.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.