Andre Mariaren adbokazioa, komentua eta Donejakue Bideko lekurik ezagunenetakoa. Debozio handia izan zaio; Mendekoste aitzineko asteetan inguruko herrietatik beilan joaten dira Orreagara eta Ama Birjinaren iturrian edaten dute. Kondairak dioenez, Andre Maria luzaz galdurik egon zen, mairuen beldurrez ezkutatu baitzuten. Urte anitz igaro ondoren, gauez argi batzuek Jainkoaren Amaren ezkutalekua zein zen adierazi omen zuten. 1619an idatzitako bertsoetan izenaren aspaldiko forma osoa agertzen da, Orierriaga alegia:
Aingiruen erregina
Orierriagan xarririk
aingiruen konpañian
gloria guztiz beterik.
Zer:
Non:
Jatorria:
IÑ.SATR.PV
Zer:
Non:
Jatorria:
IÑ.SATR.PV
Zer: Emazteki izena
Non: --
Jatorria:
SATR.EI.72
Zer: Emazteki izena
Non: --
Jatorria:
TXILL.EI
Zer: Emazteki izena
Non: --
Jatorria:
SATR.EI.77
Zer: Emakume-izena
Non: --
Jatorria:
SATR.EI.83
Zer: Emakume-izena
Non: --
Jatorria:
GOR.SAL.EIZ
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.