Bizkaiko bi patroietako bat den Balentin Berriotxoa Elorrion (Bizkaia) jaio zen 1827an. Domingotarretan sartu eta 1857an egungo Vietnam aldera abiatu zen, misiolari. Tamalez, debekaturik zegoen kristautasuna aldarrikatzea eta ezkutuan ibili behar izan zuen, Vinh izena harturik. Azkenik, 1861eko azaroaren lehenean harrapatu eta martirizatu zuten. 1886an haren erlikiak Bartzelonara heltzean hirian ikasten ari ziren euskaldun batzuek jaso zituzten -haien artean geroago ospe handia bereganatuko zuen Sabin Arana zegoen-, apezpikuaren zilarrezko ezaugarriak gainean paratu eta 'gora Berriotxoa!' oihu egin zuten. Amarekin izandako postazko harremanak euskaraz izan ziren; gutunetan 1831n apaiz sartzean amari bidalitako olerkitxo hau aurkitzen dugu: 'Nere amatxo bigunak / Neurtuko du bai denbora / bere bihotzeko kutunak / Kasula bota artean lepora'.
(...)
Hegoaldean frankismoaren garaiko legalitateak sortarazitako saihesbidea ere aipatu behar da. Ezagun denez, diktatura horren azkenengo urteotan gaztelaniazko ez ziren izenak erabil zitezkeen baldin eta hizkuntza horretan “itzulpenik” ez bazeukaten. Izen berezi baten itzulpena izeneko entitatea zer den inork gutik jakin ezarren, Jose Maria Satrustegi apezaren lanari esker batez ere, baldintza horrek Erdi Arotik gordeta zegoen tradiziotik, hainbat izen zahar ahazturen berreskurapena eragin zuen: Eneko, Maider, Otsanda, Unai, e. a. Era berean, eta arrazoi legal horregatik ere, lehenagotik bazegoen saindu berrien jaiolekuak edo eta andramarien kokaguneak ponte-izen bihurtzeko joera txikia oso zabaldu zen. Guti batzuk baino ez aipatzeko: Aitziber, Arantzazu, Berriotxoa, Garikoitz, Itziar, Xabier, e. a.
(...)
(...)
Bizkaiko bi patroietako bat den Balentin Berriotxoa Elorrion (Bizkaia) jaio zen 1827an. Domingotarretan sartu eta 1857an egungo Vietnam aldera abiatu zen, misiolari. Tamalez, debekaturik zegoen kristautasuna aldarrikatzea eta ezkutuan ibili behar izan zuen, Vinh izena harturik. Azkenik, 1861eko azaroaren lehenean harrapatu eta martirizatu zuten. 1886an haren erlikiak Bartzelonara heltzean hirian ikasten ari ziren euskaldun batzuek jaso zituzten -haien artean geroago ospe handia bereganatuko zuen S. Arana zegoen-, apezpikuaren zilarrezko ezaugarriak gainean paratu eta 'gora Berriotxoa!' oihu egin zuten. Amarekin izandako postazko harremanak euskaraz izan ziren; gutunetan 1831n apaiz sartzean amari bidalitako olerkitxo hau aurkitzen dugu: 'Nere amatxo bigunak / Neurtuko du bai denbora / bere bihotzeko kutunak / Kasula bota artean lepora'. // Valentín de Berriotxoa, uno de los dos patrones de Bizkaia, nació en Elorrio (Bizkaia) en 1827. Entró en la orden de los dominicos y en 1857 marchó al actual Vietnam como misionero. Desafortunadamente era una actividad prohibida y tuvo que esconderse y adoptar el nuevo nombre de Vinh. Finalmente fue capturado y martirizado el 1 de noviembre de 1861. En 1886 llegaron sus reliquias a Barcelona donde fueron recibidas por los estudiantes vascos de la ciudad -entre ellos se encontraba S. Arana-, los cuales, después de poner los atributos de obispo en plata encima de aquellas, gritaron 'gora Berriotxoa!'. Es de destacar que la correspondencia con su madre estaba escrita en euskera y que en ella aparecen algunos versos en dicha lengua.
(...)
Bizkaiko bi patroietako bat den Balentin Berriotxoa Elorrion (Bizkaia) jaio zen 1827an. Domingotarretan sartu eta 1857an egungo Vietnam aldera abiatu zen, misiolari. Tamalez, debekaturik zegoen kristautasuna aldarrikatzea eta ezkutuan ibili behar izan zuen, Vinh izena harturik. Azkenik, 1861eko azaroaren lehenean harrapatu eta martirizatu zuten. 1886an haren erlikiak Bartzelonara heltzean hirian ikasten ari ziren euskaldun batzuek jaso zituzten -haien artean geroago ospe handia bereganatuko zuen Sabin Arana zegoen-, apezpikuaren zilarrezko ezaugarriak gainean paratu eta 'gora Berriotxoa!' oihu egin zuten. Amarekin izandako postazko harremanak euskaraz izan ziren; gutunetan 1831n apaiz sartzean amari bidalitako olerkitxo hau aurkitzen dugu: 'Nere amatxo bigunak / Neurtuko du bai denbora / bere bihotzeko kutunak / Kasula bota artean lepora'.
SATR.EI.83 - Euskal izendegia
Laburdura: SATR.EI.83
Egilea: SATRUSTEGI ZUBELDIA, Jose Maria
Titulua: Euskal izendegia
Lan oharra: Nomenclátor onomástico vasco / Liste des prénoms basques
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Euskaltzaindia
Tokia: Bilbo
Data: 1983
Erreferentzia:
Oharrak: Euskaltzaindiaren izendegiaren hirugarren edizioa zen
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: arautzea
KINT.PI - Ponte-izenak
Laburdura: KINT.PI
Egilea: EGUZKITZA BILBAO, Andolin & KINTANA URTIAGA, Xabier
Titulua: Ponte-izenak
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria: 620
Argitaletxea:
Tokia:
Data: 1994
Erreferentzia: XXXIX (1994, 3), 1377-1385
Oharrak: Euskaltzaindiaren XIII. Biltzarrean aurkeztutako txostena. Exonomastika lantaldeak, Miarritzen, 1994-7-1/2an antolatu V. Onomastika Jardunaldietan aurkeztutako txostena.
Mota: artikuluak
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: dokumentazioa
GOR.SAL.EIZ - Euskal izendegia. Ponte izendegia
Laburdura: GOR.SAL.EIZ
Egilea: GORROTXATEGI NIETO, Mikel & SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Titulua: Euskal izendegia. Ponte izendegia
Lan oharra: Pertsona izenak
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Euskaltzaindia & Justizia, Lan eta Gizarte gaietako Saila, Eusko Jaurlaritza
Tokia: Gasteiz
Data: 2001
Erreferentzia:
Oharrak: Euskaltzaindiko Onomastika Batzordearen zuzendaritzapean eginiko izen zerrenda da, helburu arauemalea duena. Testua Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, 2001eko irailaren 14an eta Iruñean, 2001eko urriaren 5ean onartua izan zen eta Euskera agerkarian ere izan zen argitaratua (XLVI (2001-2), 113-1137). Erreferentzietan aipaturiko era bakoitza ageri den liburuko orrialdea ematen da, hala azalpena daramaten izenen zerrenda nagusiari dagozkionak, nola Euskara-erdara hurrenkerako amaierako aurkibideetakoak.
Zerrenda hau EODA zerbitzutik jaso eta ECO egitasmoko Patxi Galék egin zuen migrazioa.
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: arautzea
Lege-oharra
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.