262 emaitza bilaketarentzat
Erabil al daiteke NOREKIN deklinabidea gogoratu, kezkatu, nazkatu, aspertu, konturatu eta fidatu aditzekin? Zuzenak al dira zutaz maiteminduta nago eta zurekin maiteminduta nago? Eta Beraz maiteminduta nago?
Badakit Urlia euskara batuan ari da hizketan zuzena dela, baina nola behar du: hizlari hori batuaz ari da ala batuan ari da?
Zuhaitz asko landatu genuen ala genituen?
Nahikoa, hamaika eta horrelakoen komunztadura nola egin behar da, singularrean ala pluralean?: Hamaika buruhauste izan ditut/dut?
Zer ezberdintasun dago -(r)ekin soziatiboaren eta -(e)z instrumentalaren artean? Noiz erabili behar da bata eta noiz bestea?: Labanaz hil zuen / labanarekin hil zuen. Buruz errematatu du / buruarekin errematatu du.
Aditz kopulatiboekin atributu-funtzioa egiten duena adjektiboa bada, hauek nola behar dute, mugatuan ala mugagabean?: Andoni irakasle ona da / Andoni irakasle on da.
17 urte dut ala 17 urte ditut?
Oso maiz irakurtzen ditut halakok galdu du bototan gisako esaldiak; baina, nire ustez, botoetan behar luke. Beste batzuetan zalantza gehiago egiten dut: adibidez, urte luzetan / urte luzeetan. Zein da egokiena?
Nola adierazi, euskara txukunean, llamar al ascensor?
Gaztelaniazko me gustaría ir a casa eta frantsesezko je souhaiterais rentrer à la maison egiturak itzultzeko aukeran jarri ditudanak denak zuzenak ote diren jakin nahi nuke edota horien artean zein hobetsi beharko nukeen.
Etxera joan nahi nuke.
Etxera joango nintzateke.
Etxera gustura joango nintzateke.
Etxera joango banintz...!
Etxera joatea gustuko nuke.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.