271 emaitza bilaketarentzat
Komunztadura emendiozko perpaus juntatuetan; hauxe dator [EGLU IV:49] liburukian: "Emendiozko juntadurak aditza plural-komunztadura hartzera behartzen duela esan daiteke oro har".
Hala ere, salbuespen batzuk egiten dira, horien artean izen-sintagma abstraktuak juntatzen dituzten perpausak [EGLU IV:53].
Abstraktuak soilik? Bazkaria geuk egingo dugu, zuek ogia eta ardoa ekarri behar duzue esaldia zuzena al da? Deskribapenetan, adibidez: Serafin hartza... ugaztuna, 16 cm inguru luzeko gorputza eta 20 cm-ko isats orakorra duena. Horrelakoetan, singularra nahiz plurala erabil al daiteke?
Nola berridatzi behar dugu -(e)z gero: alegia, ez-alegiazko ala alegiazko bezala?
Adibidez, Talibanek ez digute ikasten uzten, ikasiz gero aurre egingo diegulakoan esaldia nola berridatzi: ikasiko bagenu aurre egingo geniekeelakoan ala ikasten badugu aurre egingo diegulakoan?
Badirudi zehar-galderetan ea partikularen erabilerak badituela bere mugak, zalantza baten ordez objektu bat adierazten denean zehar-galderaren egiturarekin.
Esaterako: Ez dakit nor etorri den bezalako batek ez du onartzen ea partikula zalantzazkorik. Gauza bera Ikusi dut nork egin duen edo Aitortu diot zer ikusi dudan itxurakoetan. Kontua da ez dudala inon aurkitu halako debekurik. Non begira dezaket?
Nola idatzi behar dira, adibidez, jo ezkero, igo ezkero, etorri ezkero, edan ezkero, hamarrak ezkero...? Eta nola idatzi eta ahoskatu behar da, adibidez, esan duzun ezkero?
Beharrezkoa al da ezen lokailuari bait- eranstea?
Erlatibozko esaldietan, ondorengo kasuetatik, zein dira zuzenak?
Irakasleak, ZEIN oso ondo bizi BAITira, ezin dira kexatu.
Irakasleak, ZEINAK oso ondo bizi BAITira, ezin dira kexatu.
Irakasleak, ZEIN oso ondo bizi direN, ezin dira kexatu.
Irakasleak, ZEINAK oso ondo bizi direN, ezin dira kexatu.
Baliokideak al dira ikusiz eta ikusiaz?
Gurasoak etorri direnean, alde egin duzu.
Gurasoak etorri direlarik, alde egin duzu.
Ontzat ematen al dira horiek biak?
Batzuek diotenez, -(e)neko delakoa baztergarria da. Hala bada, zergatik sartu da forma hori? Ez da inondik ere beharrezkoa? Beti da gaitzesgarria? Ez al dago ondo gogoratzen duzu ni uretara erori nintzenekoa esaldia?
Jakitera / jakin izatera: Biak berdin erabil daitezke? Ba al dute ezberdintasunik?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.