Merezi izan aditza dela eta, ontzat ematen ditut honelakoak: Mikelek saria merezi du. Sanferminetara joatea merezi du. Donostiako Parte Zaharrera joatea merezi du.
Baina beste perpaus hau (Euskaltzaindiaren 31. arauan esaten denaren kontra doana) ontzat eman al daiteke?: Arestian aipatutakoak (hau da), Donostiako Parte Zaharrera joateak, merezi du.
Azkeneko perpaus hori txartzat ematekoa da, Euskaltzaindiaren 31. arauaren arabera.
Aditz horren bi erabilera bereizi beharra dago:
Goian aipatzen den zalantzazko perpausa bigarren baliokoa da. Beraz, honela legoke egoki: Arestian aipatutakoa egitea, Donostiako Parte Zaharrera joatea, merezi du.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > determinatzaileak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.