Noiz eta zelan erabili behar da -t(z)ekotan? Ba al da araurik?
Ez, ez dago forma horri buruzko araurik, baina Euskaltzaindiaren gramatikan aztertuta dago Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII, 218. or.. Laburbilduz:
a) -t(z)ekotan nagusiki Hegoaldeko tradizioan erabili izan da, eta Iparraldeko tradizioan horren parekoa -t(z)ekotz forma da (zubereraz, hala ere, -t(z)ekotan): Aldaketarik egitekotz, zuri jakinaraziko dizut lehenik.
b) Hiru balio nagusi, behintzat, ikusten zaizkio: baldintza (Egitekotan, ondo egin. Garagardoa edatekotan, edan ezazu holandesa) edo helburua (Jai hartzekotan gara. Lapurreta egitekotan sartu ziren etxean) izaten da gehienetan, baina kontzesioa ere izan daiteke ere partikula erantsita (Egon lasai, joatekotan ere, ez diot inori esango eta).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > baldintza, perpausa > helburua, perpausa > kontzesioa
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.