Sintagmen arteko juntadura dela eta, nahikoa arautua gelditu da nola jokatu behar den izenordainekin, nola sintagma singularrekin eta nola sintagma pluralekin. Baina izen bereziak direnean juntatu nahi ditugunak nola jokatu behar dugu? Zuzenak al dira hauek guztiak?
Leirek eta Enekok garbitu dute autoa.
Leire eta Enekok garbitu dute autoa.
Leire eta Enekoren artean garbitu dute autoa.
Leireren eta Enekoren artean garbitu dute autoa.
Zuzenak dira horiek guztiak. 111. arauan izen berezien juntaduraz espresuki ezer aipatzen ez bada ere, bi egiturok zuzenak dira:
Pelloz eta Maddiz mintzatu zara. (izen bakoitzak darama bere kasu-marka)
[Pantxika eta Urko]ri kantatu diet. (sintagma osoak darama bukaeran kasu-marka)
Horren arabera, galderako adibideak ere berdin ulertzen dira:
Leirek eta Enekok garbitu dute autoa.
[Leire eta Eneko]k garbitu dute autoa.
[Leire eta Eneko]ren artean garbitu dute autoa.
Leireren eta Enekoren artean garbitu dute autoa.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.