Nola adierazi eta idatzi behar dira familia-izenak: adibidez, Etxeberria anaiak, Etxeberritarrak, Etxeberritar anai-arrebak?
Familia-izenak familiaren deiturari -(t/d)ar atzizkia erantsiz osatu ohi dira ("-ar atzizkia (aldaerak: -tar (-dar), -ztar)" (EBE)). Atzizkia erantsitakoan, izen arruntzat hartu eta letra xehez idaztea da egokiena: Etxeberria anai-arrebak / etxeberriatarrak; Erentzun senideak / erentzundarrak; Madinabeitia sendia / madinabeitiarrak; Retegi aita-semeak / retegitarrak; oñaztarrak; ganboarrak...
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: izen bereziak > pertsona-izenak/deiturak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, karaktereak > letrak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.