Hurrengo esaldien artean zein da egokiena?
Bestalde, zuzen-egokia al da Erabakiak komunean hartuko ditugu esaldia?
Lehen galderari dagokionez, hirurak dira egokiak, Euskaltzaindiaren Hiztegian komun, amankomun eta erkide hitzen definizioetan ikusten den moduan. Hala ere, lehenak (tresna komunetan) dirudi arruntena. Zientziako eta teknologiako euskaran, ohikoa da komun hitza erabiltzea izenondo eta izenlagun moduan, Euskaltermeko termino hauetan bezala: atebide-interfaze komun, base komuneko konexio, erabilera komuneko tresna, faktore komun, izendatzaile komun, prestakuntza teoriko komun, zatitzaile komun, zehaztapen tekniko komun, izenburu komun, ebaluazio-esparru komun… Izan ere, komun hitza, nazioartekoa izateaz gainera, tradizioduna da. Adibidez, Leizarragak, Axularrek eta Mitxelenak erabili zuten. Amankomun hitza berriagoa da, eta ez du tradizio idatzirik.
Bigarren galderari dagokionez, Erabakiak komunean hartuko ditugu esaldia ez da egokia. Erabakiak NOLA hartuko diren adieraztea da esaldi horren helburua. Horretarako, ez da beharrezkoa komun, amankomun edo erkide erabiltzea; nahikoa da, adibidez, Erabakiak denon artean / batera hartuko ditugu esatea, modu bihur-arrotzik asmatu gabe. Baina, hitz horiek erabili nahi izanez gero, komun izan, amankomun(ean) izan, erkide izan esapideak erabil daitezke: Bi planoerdik komun duten zuzenari ertza esaten zaio. Administrazio publiko guztiek erkide duten administrazio-prozedura. Artista haiek amankomunean zuten gauza bakarretakoa zen.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.