Gurasoak etorri direnean, alde egin duzu.
Gurasoak etorri direlarik, alde egin duzu.
Ontzat ematen al dira horiek biak?
Bai, biak ontzat ematekoak dira. Ez dago inongo eragozpenik denborazko perpaus batean -(e)larik erabiltzeko.
Kontsulta zehatzagoa egin nahi izanez gero, jo hona: Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI, 289. or..
Horrez gain, ikus hau ere: "Modua adieraztea: -la, -larik" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > denbora
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.