Zer ezberdintasun dago -(r)ekin soziatiboaren eta -(e)z instrumentalaren artean? Noiz erabili behar da bata eta noiz bestea?: Labanaz hil zuen / labanarekin hil zuen. Buruz errematatu du / buruarekin errematatu du.
Euskal Gramatika Laburra liburuak dioenez, euskalkien arabera, instrumentalaren lekua asko aldatzen da Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 481. or.. Erabileraz, berriz, dio "soziatiboa ere erabiltzen ahal da lasai aski" Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 484. or.. Euskaltzaindiaren Hiztegian bertan, esaterako, ebaki sarreran, adibide hau dago: Labanarekin matraila alderik alde ebakia utzi zien. Eta labana sarreran, berriz, beste hau: Bizar labanaz zainak ebaki zituen. Nolanahi ere, Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki horretaz.
Kontuan hartzekoa da, orobat, erlatibozko esaldietan edo <izen + adjektibo> egituran, -(r)ekin atzizkia erabiltzen dela (Hark eskaini dizun poemarekin. Azokan erositako labana handiarekin moztu zuen ogia).
Ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: maitemindu, ahaztu, gogoratu, kezkatu, nazkatu, aspertu, fidatu (zurekin/zutaz maitemindu)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.