Gaztelaniaz -o letraz bukatzen diren hitzak nola bukatzen dira euskaraz: produkto ala produktu?
Kasu konkretu honetan, produktu; baina ezin da esan gaztelaniaz -o letraz amaitzen diren hitz guztiak euskaraz -u behar dutenik. Jo hona: Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak, 29. or.. Oro har, iturri zaharra grekoa denean, amaierako -o gorde daiteke, mailegua bide arruntetik ez datorrenean. Nolanahi ere, hiztegiek argitzen dituzte horrelako zalantzak.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > maileguak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.