Balioespen eta balorazio hitzen artean alderik ba al dago?
Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, bai [EH:balioespen], bai [EH:balorazio], biak dira zuzenak, eta, bien arteko erreferentzia ikusita, sinonimo modura erabil daitezke. Hala ere, baloraziok Heg. marka darama (alegia, Hegoaldeko hitza dela adierazten da hiztegian), eta, hala izanik, aukera egokia izan liteke balioespen hitza lehenestea Euskal Herri osorako diren testuetarako.
Ohar bat: Esan dugu, hiztegiko erreferentzia ikusita, bi hitz hauek sinonimoak direla; hala gertatzen da hauekin. Baina ez da beti hala izaten, hiztegiko Ik. sinboloak ez baitu nahitaez esan nahi sinonimoak direla, bien artean lotura bat dagoela baizik.
Data: 2023-01-30
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > maileguak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.