Zein da egokiagoa?: Kolore bera dute bi auto horiek / Kolore berdina dute bi auto horiek; Ideia bera izan dugu / Ideia berdina izan dugu.
Horri buruzko informazioa hemen dago: Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 133. or. eta Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 92. or..
Beraren eta berdinen arteko aldea begi-bistakoa da askotan (jertse bera ≠ jertse berdina, egun berean ≠ egun berdinean); izen abstraktuekin, ordea (eta horrelakoxeak dira adibideko kolore eta ideia), lausotu egiten da aldea. Nolanahi ere, horiekin ere bera da irtenbide ohikoena: kolore bera, ideia bera, iritzi bera…
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.