Batzuek diotenez, -(e)neko delakoa baztergarria da. Hala bada, zergatik sartu da forma hori? Ez da inondik ere beharrezkoa? Beti da gaitzesgarria? Ez al dago ondo gogoratzen duzu ni uretara erori nintzenekoa esaldia?
Bai, esaldi hori ondo dago, erori nintzen momentu/une/garaikoa esan nahi baitu. -(e)neko beharrezkoa da erlatiboaren ondoko izena (gehienetan, denbora adierazten duena) isilpean uzten denean.
Baina, oro har, ez da beharrezko liburua erosi dudaneko denda bezalakoetan; hor nahikoa da liburua erosi dudan denda. Hala dio Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 196. or. liburukiak: "Badirudi halere, tradizio zabalduenaren arabera deusetan ez dela beharrezko -(e)ko atzizkiaren eranste hau".
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > denbora
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.