Musika entzunez ikasten da lezioa (zuzen)
Zigarroa errez sartu da gelan (zuzen)
Txurroak salduz ateratzen du bizimodua (zuzen)
Kolpeak hartuz ikasten da oinez (zuzen)
Hegazkin bat erori da, ehun pertsona hilez (oker)
Hamarna kopa hartu genituen, egundoko mozkorra harrapatuz (oker)
Hegazkin bat erori eta ehun pertsona hil dira (zuzen)
Hamaika kopa edan genituelarik, egundoko mozkorra harrapatu genuen (zuzen)
Gure ustez, aldi berean gertatzen diren bi ekintza eta instrumentaltasuna adieraz daitezke -(e)z osagaiarekin, baina ondoriorik ez. Horrela al da?
Zerrendan zuzentzat emandako egiturak zuzenak dira. Eta okertzat emandakoak ere hala hartzekoak direla dirudi, erdal gerundioaren erabileraren kalkoz-edo azken hamarkada hauetan oker hedatuak.
Galderako ustea ere zuzena da: modua edo aldiberekotasuna adierazteko, egokia da -(e)z kasu instrumentala (galderako adibideetan zuzentzat jo direnetan gertatzen den bezala), baina desegokia da geroago gertatuko den ekintza bat adierazteko (hori ere galderako adibideetan egoki jasotzen den bezala): Hegazkin bat erori da, *ehun pertsona hilez ( eta ehun pertsona hil dira). Hamarna kopa hartu genituen, *egundoko mozkorra harrapatuz ( Hamaika kopa edan genituelarik, egundoko mozkorra harrapatu genuen).
Horrez gain, ikus hau ere: "Modua adieraztea: -z (hartuz, eginez, esanez...)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > partizipioa, joskera > kalko baztergarriak, perpausa > modua
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.