Non aurki ditzaket zubererazko aditzaren taulak?
Egoki da Bonaparteren edo Inchausperen, edo Gèzeren gramatiketan behatzea (hirurak XIX. mendearen bigarren partekoak dira). Hemen, esaterako, Bonaparteren taulak https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/irizar/53937.pdf
Bestetik, hauek ere eskura daude:
- Jean-Louis Davanten Euskal aditz laguntzailea zubereraz (ikus HABEren 2002ko agenda)
- Aita Junes Casenave-Harigileren Xiberoan eüskaraz (2001, Sü Azia)
- https://www.euskaltzaindia.eus/dok/plazaberri/2011/apirila/gramatika_aurkibidea.pdf
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.