Zalantza hauxe sortu zaigu: 4.000 gizon eta gehiago / 4.000 eta gehiago gizon. Zein da zuzena? Eta beste honetan?: 4.000 gizon baino gehiago / 4.000 baino gehiago gizon.
1. <X ETA gehiago/gutxiago> egituran bi moldeak erabili izan dira eta erabiltzen dira: 4.000 gizon eta gehiago / 4.000 eta gehiago gizon.
2. <X BAINO gehiago/gutxiago> egituran, lehenengoa da ohikoa: 4.000 gizon baino gehiago.
Horrez gainera, ikus hauek ere: Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 418. or., "Kuantifikazioa adieraztea: gehiago (mila urte baino gehiagoan/gehiagotan / mila urtean baino gehiagoan)" (JAGONET), "Kuantifikazioa adieraztea: baino gehiago (mila pertsonak baino gehiagok /*mila pertsona baino gehiagok)" (JAGONET), Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak (EIMA), 81. or..
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > zenbatzaileak, sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, joskera > esapideak, joskera > hitz-ordena
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.