Gure etxepeko dendan, sarrerako atean, Zabalik egotearen kontrako adierazpen bezala Itxia jartzen du. Zuzena da hori ala Itxita jarri behar du?
Biak (itxia, itxita) zuzenak dira. Horiez gainera, partizipioari -ik erantsita sortutako (itxirik, zabalik) forma ere badugu. Argibide gehiago, hemen: "partizipioa atribuzio-perpausean (itxia(k)/itxita/itxirik; irekia(k)/irekita/irekirik; ikusia(k)/ikusita/ikusirik; nekatua(k)/nekatuta/nekaturik)" (EBE).
Horrez gainera, ikus hauek ere: "Modua adieraztea: -a/-ta/-rik (irekia dago, irekita dago; nekatua naiz, nekatuta nago; ikusita daukat)" (JAGONET), "Modua adieraztea: -ta/-a/-rik (bustita dago / bustia dago / bustirik dago)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > partizipioa, hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.