Zuzena al da honek guztionek idazkera erabiltzea?
[EH:guzti] sarreran (bosgarren adieran), adibide hauek daude: hau guztiau; hori guztiori. Beraz, bi idazkera horiek ere arautu ditu Euskaltzaindiak batasunerako: bi forma horiek ere zuzenak dira. Hortaz, uste izatekoa da honek guztionek erabiltzea ez dela okerra. Honatx, adibide gisa, K. Mitxelenaren esaldi bat: Multzo honi guztioni hurbilxeagotik begiratzea.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, morfologia > zenbatzaileak, sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.