Zuzena al da 1909ko apiril-maiatzean, 1910eko urri-azaroko eta abar esatea, ala 1909ko apirilA-maiatzean, 1910eko urriA-azaroko esan behar da?
Ez bata eta ez bestea. Euskaltzaindiak arautu gabeko kontua da hori; baina eredugarria da Euskaltzaindiaren 151. arauaren izenburua: Espainia-FrantziETAKO eskualdeen izenak, alegia.
<seme-alabak> moduko elkarteak direnez, haiek bezala jokatzekoak dira: lehen osagarria artikulurik gabe eta kasu-marka pluralak: 1909ko apiril-maiatzetan eta 1910eko urri-azaroetako. Orobat, Azpeiti-Azkoitietako bertsolariak, Bizkai-Gipuzkoetan ibili, ekain-uztailetarako egitasmoak eta abar.
Argibide gehiago, hemen: Hitz-Elkarketa/4, 53. or..
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz elkartuak, izen bereziak > leku-izenak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.