Euskaraz nola adierazten dira prezioak? Esaterako, produktu batek 22,60 € balio bad(it)u, nola esan/idatzi behar da: hogeita bi eta hirurogei ala hogeita bi hirurogei?
ETA juntagailu eta guzti ematea da araua. Hala ageri da 7. arauan, eta hala ageri da Euskaltzaindiaren Hiztegian ere [EH:eta,6]. Beraz, galderako adibidean, Hogeita bi euro eta hirurogei (zentimo) balio d(it)u da aukera zuzena.
Hala erabili behar da, orobat, urteak/datak edo bestelako zifrak ematean ere: (1400/1.400) Mila eta laurehun. (2021/2.021) Bi mila eta hogeita bat.
Data: 2023-01-30
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > zenbakiak
Unitate-mota: zenbakiak > kardinalak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.