JAGONET galde-erantzunak

Ortotipografia: lege-gordailu (L.G./*LG)

Nola da "lege-gordailu" hitzen laburtzapena: larriz eta puntuekin (L.G.) ala punturik gabe (LG)? Eta posta-kodearen laburdura?

L.G. da idazkera egokia, Euskaltzaindiaren 196. arauan jasoa dagoenez. Hau da, laburduratzat hartzen du Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, jartzekoak dira puntuak, laburdura guztietan bezala. Gainera, bi letrak larriz idatzi behar dira.

Laburdura letra larriz edo xehez idaztea laburtutako hitzen araberakoa da, baina ez beti.

  • Oro har, lexiko arrunteko izenen laburdurak letra xehez idaztekoak dira: g.b. (goian bego), fis. (fisika), hed. (hedaduraz)… Baina badira zenbait laburdura letra larriz idazten direnak, izen arruntak ordezkatzen badituzte ere: P.D. (post data), P.S. (post scriptum), N.B. (nota bene), O.E. (ontzat emana)...
  • Izen berezien edo haien baliokide diren adierazpen izendatzaileen laburduretan, izen berezia ordezkatzen duen letra larriz idazten da: K.a. (Kristo aurreko), K.o. (Kristo ondorengo). Izendapen osoko izenak bereziak badira, larriz hasita idazten dira laburdurak: Kd. Zib. (Kode Zibila)…
  • Posta-kodea izendapenaren laburdura ez da berariaz ageri 196. arauan; bai, ordea, p. (posta) eta kd. (kodea). Horren arabera, eta lerro-hasieran kokatu ohi dela kontuan hartuta, P.-kd. edo P. kd. idatziko genuke.
 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: ortografia > laburdurak, ortografia > siglak/akronimoak

Unitate-mota: hitzak > siglak, karaktereak > laburtzapenak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper