JAGONET galde-erantzunak

Zenbakiak: proportzioak (Hamar ikasletik/ikasletatik/ikasletarik  bi etorri dira) 

Neurri edo dimentsioekin ez ezik izenekin ere berdin jokatzen al da honako hauetan?:

  1. Hamarretik bi etorri dira.
    Hamar ikasletatik/ikasletik bi etorri dira.
  2. Hogeitik hamarrek salatu dituzte tratu txarrak.
    Hogei emakumetatik/emakumetik hamarrek salatu dituzte tratu txarrak.

Bai, eta ondorioz, zuzenak dira horiek denak. Orobat dira zuzenak hauek ere:

  1. Hamarretatik bi etorri dira / Hamarretarik bi etorri dira; eta Hamar ikasletarik bi etorri dira.
    1. (Hamarr(e)tatik eta hamarr(e)tarik horiek sintagma mugagabeak dira).
  2. Gisa berean dira zuzenak hauek ere: Hogeitatik/hogeitarik hamarrek salatu dituzte tratu txarrak; eta Hogei emakumetarik hamarrek salatu dituzte tratu txarrak.

Euskaltzaindiak ez du batasunerako berariazko araurik eman; beraz, denak dira zilegizkoak.

Kontua de Hegoaldean unitate-izenez eta zenbatzailez osatutako izen-sintagmak mugatu singularrean (-tik) erabiltzeko ohitura dagoela ―eta molde hori ari da hedatzen euskara estandarrean, oro har―, baina sintagma mugagabeak (-tatik, -tarik) ere zuzenak dira.

Kasu-joko hori berdin da baliagarri neurri-unitate modura izen bat hartzen denean ere: ikasle, emakume, kide, ontzi, gazte… Horrexegatik dira zuzenak galderako bigarren multzoko adibideak ere.

Har dezagun beste adibide bat. Esaterako, Estatistikaren arabera, hamar (…) probatu dute marihuana. Hutsune horretan aukera hauek guztiak zilegizkoak dira:

- gaztetik seik
- gaztetatik seik
- gaztetarik seik

 

Data: 2024-07-15

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbakiak, morfologia > zenbatzaileak

Unitate-mota: hitzak > izenak, zenbakiak > kardinalak, zenbakiak > zatikizkoak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper