JAGONET galde-erantzunak

Joskera: euskarak ba al du deklinabiderik?

Euskarak ba al du deklinabiderik?

Aspaldiko auzia da euskal deklinabidearen existentziari buruzkoa. Autore handiek egin dute horren inguruko eztabaida: Campión, Schuchardt, Van Eys, Azkue, Mitxelena, Villasante… Horren inguruan, auziaren abiapuntu gisa, egokia izan liteke L. Villasanteren La declinación del vasco literario común (1. kapitulua) liburura (1972) jotzea.

Kontua da azken hamarkada hauetan kontzeptu ezinbestekoa eta guztiz praktikoa izan dela deklinabide hitza euskararen sistema morfosintaktikoaren jokoa azaltzeko. Horren isla da Euskaltzaindiak berak ere erabili izana; besteak beste, ARAUAK ematean eta EGLU liburukietan. Ikuspegi hori islatzen du Euskaltzaindiaren Hiztegiak berak ere [EH:deklinabide] hitza definitzean, eta horren harira daude ekarriak bertako adibideak ere.

Azken urteotan, hala ere, hizkuntzalari askok nahiago dute deklinabide terminoa ez erabili, euskarari dagokionez. Ikusmolde horretara dago eratua Gramatika batzordeak paraturiko Euskararen Gramatika berria "1.3. Euskara hizkuntza eranskaria da" (Euskararen Gramatika) (2021); deklinabide hitza saihestuz, egokiago ikusten da hor kasu-markez eta postposizio-sistemaz hitz egitea.

Termino batarekin zein bestearekin izendatu, bistan da errealitate morfosintaktiko jakin berberaz ari garela; formulazioan dago aldea.

Euskaltzaindiak, erakunde modura, ez du berariazko aparteko erabakirik hartu.

 

Data: 2024-07-15

Unitate-mota: hitzak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper