JAGONET galde-erantzunak

Ortotipografia: NAN/NA

  1. NAN ala NA: nola idatzi eta esan beharko genuke?
  2. NAN baldin bada aukera, nola/noiz lotu behar zaizkio kasu-markak?

  1. Ez dira nahitaez gauza bera. Zehazki hitz eginda, honatx aldea:

◦ NANa dokumentu espezifikoa da (nortasun-agiri nazionala), bat eta jakina. Espainolezko DNIaren (documento nacional de identidad) ordaina; eta frantsesezko CNIarena (carte nationale d’identité). Hala ageri da Euskaltzaindiaren 196. arauan.

◦ NA (nortasun-agiria), aldiz, molde generikoa da; pertsonaren nortasuna egiazta dezakeen dokumentu ofizial bat edo beste izan liteke (pasaportea, gidabaimena…). [EH:nortasun-agiri]

  1. Euskaltzaindiaren 196. arauaren arabera, bi sigla-mota bereizi behar dira:

Sigla batzuk izen berezien ordezkoak izaten dira (EUTG, EUDEL, AEB…), eta ez dute artikulurik hartu behar: Hori EUTGren erabakia da. EUDELek erabaki du. AEBk presidente berria du.

Beste batzuk, berriz, izen arrunten ordezkoak dira (BEZ, CD, PC, NAN…). Beste edozein izen arruntek bezala hartzen dute artikulua, eta, ondorioz, absolutiboan (NOR kasuan, alegia) artikulua dagokie (baita inprimaki, zerrenda eta antzekoetan ere):

DNI/CNI/NANa; NANa berriztatzera joan behar dut; NANarekin etorri behar da.
IVA/BEZa; BEZa barne; BEZa gehitu behar zaio.
Non grabatua da CDa?
Bi PCak hondatu zaizkit.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, ortografia > siglak/akronimoak

Unitate-mota: hitzak > siglak, karaktereak > laburtzapenak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper