JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: narrazioa (aldaketa biziko du / aldaketa bizi izan zuen)

Gertakari historikoez hitz egitean zer aditz-denbora erabili behar da? Lehenaldiko formak bakarrik erabil daitezke, ala, gaztelaniaz egiten den bezala, orainaldikoak erabiltzea ere zuzena da?

Adibide bi jarriko ditut:

ORAINALDIKO FORMEKIN:

XV. mendean Lekeitioko portuak eraldaketa handi bat BIZIKO DU, arrantzak, ontzigintzak eta itsas garraioak eskaintzen DITUZTEN mozkinek garapen bat AHALBIDETUKO BAITUTE. 1463an, berriz, moila berri bat ERAIKIKO DA eta eraikuntza berri honekin ordura arte badian ainguratzen ziren ontziek babesgune hobea LORTUKO DUTE.

LEHENALDIKO FORMEKIN:

XV. mendean Lekeitioko portuak eraldaketa handi bat BIZI IZAN ZUEN, arrantzak, ontzigintzak eta itsas garraioak eskaintzen ZITUZTEN mozkinek garapen bat ahalbidetu BAITZUTEN. 1463an, berriz, moila berri bat ERAIKI ZEN eta eraikuntza berri honekin ordura arte badian ainguratzen ziren ontziek babesgune hobea lortu ZUTEN.

Gertakari historikoak kontatzeko modu biak al dira zuzenak?

Gorabehera estilistikoa izaki, Euskaltzaindiak ez du ezer arautua gai horretaz.

Esan behar da adibideetako adizki denak zuzenak direla berez, morfologikoki. Baina aipagarria da, era berean, ‘geroaldi historikoa’ erabiltzea ―ORAINALDIKO FORMA izenez ageri dena galderan― desegokitzat ematen dela EBEn ("aditzaren aspektua eta kalkoak" (EBE)), Juan Garziaren Kalko okerrak liburukiak dioenean oinarrituta (Kalko okerrak (EIMA), 54. or.). Molde hori saihestea hobe, beraz.

 

Data: 2024-07-15

Informazio gehigarria:

Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper